Local Hero
Local Hero | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1983 |
Izenburua | Local Hero |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Erresuma Batua |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | komedia dramatikoa eta film komikoa |
Iraupena | Adierazpen errorea: Hitz ezezaguna "eta" |
Kolorea | koloretakoa |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Bill Forsyth |
Gidoigilea(k) | Bill Forsyth |
Antzezlea(k) | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | David Puttnam (mul) Iain Smith (en) |
Konpainia ekoizlea | Goldcrest Films (en) |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Mark Knopfler |
Argazki-zuzendaria | Chris Menges |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Eskozia |
Local Hero (euskaraz Herriko Heroia) 1983ko eskoziar filma bat da. Bill Forsyth zuzendariak zuzendu zuen eta bertan Peter Riegert, Denis Lawson, Peter Capaldi, Jenny Seagrove, Jennifer Black, Fulton Mackay eta Burt Lancaster aktoreak agertzen dira. Britainiar umore fineko komedia gisako kutsu ekologista duen filma bat da.
Filma honen musika banda Dire Straits taldeko Mark Knopfler eskoziar gitarrajoleak konposatu zuen, bertako abestirik ezagunena izen bereko Going Home (Etxera Joaten) abestia izan zelarik, honek sekulako arrakasta izan zuen, eta jende askorentzat filma bera baina ezagunagoa ere bada.
Argumentua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Texas estatuko Houston hirian dagoen Knox Oil and Gas konpainiako jabea den Felix Happer izeneko estatubatuar petrolio jabe dirudun zaharrak (Burt Lancaster), "Mac" MacIntyre izeneko ordezkaria (Peter Riegert) Eskoziako azken muturrean erdi galdurik dagoen kostaldeko herrixka batetara bertako lursailak erosi eta petrolio-findegi bat eraikitzeko asmoz bidali du (berez, Happerrek Macen abizena eskoziarra zirudielako lanbide horretarako aukeratu zuen, halere, ironikoki, Mac hungariarren ondorengoa da).
Behin Eskoziara ailegatu eta gero, Aberdeen hirian Mac iritsi berria bertako Knox Oil and Gas enpresako Danny Oldsen (Peter Capaldi) ordezkariarekin elkartuko da.
Biak herrixkara ailegatu, negoziaketak hasi eta bertakoei lursailak erosten hasiko dira, herritarrak etekinak atera eta aberats bilakatzeko irrikiz baidaude. Betebeharra erraza izango dela dirudi. Halere, Ben Knox deitzen den eta herriko hondartzetatik zaborra jasoz bizi den agure zahar bakarti bat ezusteko oztopo bilakatuko da, hau petrolio-findegia eraikitzeko erabat garrantzitsua den hondartzaldeko lursailetan bizi eta haien jabe baita.
Harpper apika-apika bertako aurora polarrei buruzko kontakizunez eta herriko bizimoduaz erakarria sentituko da, aldiz, Danny gaztea, Marina izeneko herriko neska bitxi batetaz maiteminduko da.
Azkenean gauzak oker eta nahi ez bezala dihoazela ikusirik, Felix Happer texastar diruduna herrixkan agertuko da, honela Felix Happer eta Ben Knox zaharren arteko lehia emango delarik, hots, kapitalismoa eta ekologismoaren arteko lehia, azken unean Ben Knoxek Happerri naturaren edertasunaz hitz egin, Harpperri begiak ireki eta petrolio-findegiaren proiektua bertan behera zokoratuta geldituko delarik.
Aktoreak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
|
|
|
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1983ko filmak
- Bill Forsythek zuzendutako filmak
- Bill Forsythek idatzitako filmak
- Peter Riegertek antzeztutako filmak
- Burt Lancasterrek antzeztutako filmak
- Fulton Mackayk antzeztutako filmak
- Peter Capaldik antzeztutako filmak
- Erresuma Batuko filmak
- Ameriketako Estatu Batuetako filmak
- Ingurumenari buruzko filmak
- Eskozian girotutako filmak
- Houstonen girotutako filmak
- Drama filmak
- Umorezko filmak
- Hondartzetan girotutako filmak
- 1980ko hamarkadan girotutako filmak
- Zuzendari Onenaren BAFTA saria duten filmak